Atarrabi, Barakaldoko umeentzako aisialdi erakunde bat da.
Larunbatero batzen gara jolasetan eta bestelako ekintzetan parte hartzeko, baina aurten, astero egiten ditugun ekintzez gain, udaleku batzuk antolatu ditugu. Udaleku hauek Beiren izango dira.
Han 15 egun emango ditugu naturarekin kontaktuan, uztailaren 10etik, 25era.
Nahiz eta gure elkartean honelako udaleku bat prestatzen dugun lehenego aldia izan, honetan parte hartuko dugun berigale guztiok urte asko daramagu umeekin lan egiten eta gogo handiz egiten dugu gure lana. Hainbat ekintza programatu ditugu Beiren igaroko ditugun 15 egunak ahaztezinak izateko.
Gure udalekua, 5 eta 12 bitarteko umeentzako zuzenduta dago eta apuntatzeko epea maiatzaren 22 amaituko da. Ez zaitez lotan gera!!!
ANIMA ZAITEZ!!!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario